Mahala izozkiak Zarauzko Kilometroak festan

Datorren igandean, 2019ko urriaren 6an, Kilometroak ospatuko da Zarautzen.
Guk izozkiak eramango ditugu!

Hirugarren aldia da Zarauzko Salbatore Mitxelenak Gipuzkoako Ikastolen festa handia hartzen duena, “Ni, hi, hura… ikastola mundura!” lelopean. Mezuarekin, “norbanakoaren errespetuan eta bestearen aitortzan oinarrituta, elkarren artean egin, sortu eta eraiki dugula eta eraikiko dugula azaldu nahi dugu”, diote. Logoan, berriz, urdinak Zarautz adierazten du, berdeak ikastola, eta moreak feminismoa. “Balio horiek zeharkatzen gaituzte egunero: Euskal Herria, euskarazko kalitatezko hezkuntza, berdinzalea eta inklusiboa. Oinarriak ipar, baina ainguratu gabe, mugimenduan gabiltza. Norbanako bakoitza mundu bat da, baina elkarren artean arituz, auzolanean, elkarlanean munduratzen gara”.

Igandean Zarautzera gerturatzen denak, ikastolak babestearekin batera Mahala izozkiak dastatzeko aukera ere izango du, ibilbidean zehar hiru izozki postu jarriko baititugu.

Ez da aitzakiarik beraz, zatoz Kilometroak festara!

Mahala izozkiak Zarauzko Kilometroak festan

2019-10-04T01:06:31+00:00