Prozesu
naturala
Hasieratik bermatzen dugu gure produktuen prozesua. Eguneko esnearekin bertan elaboratzen ditugu esnekiak. Betiko moduan, lehengai onenak erabiliz eta kontserbatzaile eta gehigarri artifizialik gabe.
Esnekiak
prozesua
1. Tolosaldeko zelaietan hazten ditugu gure behiak gure baserriko eta inguruko larreetan.
2. Egunero jezten ditugu behiak, eguneko esne freskoa lortzeko. Pasteurizatu eta berezko bitamina, proteina eta kaltzioa mantentzen du.
3. Eraldaketa. Hartzigarri laktikoak, esne-gaina, arrautzak, arroza, fruta edo esne gazura erabiltzen ditugu gure produktuak era naturalean egiteko.
4. Banaketa. Eguneroko banaketa egiten duen banatzaile talde propioa dugu.
5. Salmenta. Hiri eta herri ezberdinetako dendetan edo azoketan aurkituko dituzu gure produktuak salgai.
Txerrikiak
Prozesua
1. Tolosaldeko basoetan aske hazten ditugu txerriak, gure baserriko eta inguruko larreetan elikagai naturalekin.
2. Hazkuntza osoa kontrolatzen dugu txerriarengandik lortutako haragia kalitate gorenekoa eta zaporetsua izan dadin.
3. Prozesua. Hilketa eta zatiketa prozesu osoa gure esku dago, baita txerriki onduen prestaketa ere. Hestebeteak egiteko pipar desberdinak nahastuz bertan lortzen dugun orea erabiltzen dugu osagai guztien bermea kontrolatuz.
4. Banaketa. Eguneroko banaketa egiten duen banatzaile talde propioa dugu.
5. Salmenta. Hiri eta herri ezberdinetako dendetan edo azoketan aurkituko dituzu gure produktuak salgai.