MAHALA IZOZKIAK HERRIKO JAIETAN

Zure herriko jaiak ospatuko dituzu hemendik gutxira ezta? Mahala izozkiak behar dituzu.


Herri bazkariak, kuadrilen afaria, elkartean familia otordua, umeen jolasak eta gero merienda freskoa, …
Ez dago izozki on bat miazkatu gabe jaiak ospatzeko arrazoirik.

Mahalak zure eskura jartzen dizu gutizia hori betetzeko aukera.

 

Mahala izozkiak, bertako izozkiak, bertan eginak, baserriko esne freskoarekin. Aukeratutako osagaiekin landutakoak.

MAHALAKO IZOZKIAK. IZOZKAILUA

Zapore eta tamaina desberdinetako izozkiz edo kukurutxoz betetako izozkailu bat eramango dizugu zure herrira, eta jaiak pasa ondoren guk jasoko dizugu berriro. Erraza ezta? Zuk egin behar duzun bakarra eskaera egin eta ondoren zein izozki jango duzun pentsatzea da.

Informazio gehiago info@mahala.eus edo 943 670 724. Beste ospakizun mota bat daukazu? Kontatu zer ospatu nahi duzun eta antolatuko dugu. 

MAHALA IZOZKIAK

Mahala izozkiak osagai naturalez osatuta daude. Izozkiak egiteko beharrezkoak dira esne on bat, esne gaina eta azukrea. Esne gaina esnearekin ondo lotu ahal izateko egonkortzaileak eta emultsionatzaileak gehitu behar zaizkio. Industria handietan funtzio hau betetzeko hainbat osagai kimiko erabiltzen dira baina Mahalan osagai naturalen bidez lantzeko apustua egin da. Arrautza gorringoa erabiltzen da egonkortzaile bezala  eta gelatina emultsionatzaile bezala.

Mahala izozkiak egiteko esnea baserriko ikuilutik dator zuzenean. Berrtatik lortzen da esne gaina, eta jogurta eta gazta elaboratzen dira. Osagai hauek dira Mahala izozkiak egiteko erabiltzen diren osagaietako batzuk.

Hortaz gain, zapore bakoitzarentzat osagai puruak eta naturalak erabiltzen dira. Hau da, hur izozkiarentzat, hurra besterik ez. Ez lurrin artifizialik, ez koloratzailerik. Osagai hauek ere kalitate gorena dutenak aukeratu dira, bainila, kafea, kakaoa, …

2019-07-28T17:36:14+00:00