Loading...
Zelaiak eta ukuilua2019-06-20T11:20:53+00:00

Gipuzkoako ekialdean, Tolosaldeko erdigunean aurkitzen da Mahala baserria, Leaburun. Gaur egun inguruko hainbat larre ustiatu eta kudeatzen ditugu animalien bazkarako. Hor aurkitzen dute lehen mailako elikagaia.

Mahala baserrian bertan ditugu elaboratzeko instalazioak.

Behitegitik esnea ekoizketa instalaziora pasatzen dugu eta bertan, esnea pasteurizatu ondoren produktu ezberdinak lantzen ditugu. Honetarako bi gela ditugu, bat gaztak egiteko eta bestea jogurtak, postreak eta izozkiak lantzeko.

Txerrikiak ere gure ekoizketa edo elaborazio instalazioan egiten ditugu. Besoak eta hankak Nafarroara eramaten ditugu, han ontzeko. Pieza nobleak berriz (hirugiarra, sahieskia, solomoa…) lehenengo gatzatu eta ondoren pipartu egiten dugu. Pipar ezberdinak nahastuz bertan lortzen dugun orea erabiltzen dugu, horrela osagai guztien bermea kontrolatzen dugularik.

Beste haragiarekin hestebeteak egiten ditugu, eta honetarako generoa falta bazaigu gure inguruko baserri saltzaileengandik ekartzen dugu. Ekoizketa Instalazioan bi lehortegi txiki ditugu eta hemen ontzen ditugu txerriki guztiak. Lehenik 23º gradutan eta %100eko hezetasunean xurgatzen ditugu hestebeteak.

Mahala behia
Mahala txerriak larrean
Mahala behiak larrean jaten