Euskal Herriko IX. Sega Txapelketa

Altzoko San Inazio jaien barruan antolatu dute Sega Ligako hirugarren eta azken ekitaldia.

Txapela jantzi dutenak Maider Garmendia, Amaiur Arrospide, Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo izan dira.

Euskal Herriko IX. Sega Ligako irabazleak

Altzoko Santilazpiko belardia txukun gordeta eta prestatuta zuten goizerako, bertan jokatu baitzen Euskal herriko IX. Sega Ligako hirugarren eta azken ekitaldia. Egun horretan erabaki ziren irabazleak, eta bertan banatu zituzten txapelak ere. Festak zirela aprobetxatuz antolatu zuten Almitza Sega Elkartekoek jaialdia. Lau mailatakoak aritu ziren nor baino nor: neska gazteak (15-16 urte), mutil gazteak (13-14 urte), emakume helduak eta gizon helduak. Ekitaldian lan hoberena egin zutenak, Maider Garmendia, Arkaitz Gabirondo, Ainara Otamendi eta Julen Gabirondo izan ziren, baina hiru ekitalditan eskuratutako puntuekin ligako irabazleak zein izan ziren ere erabaki zuten. Altzoko ekitaldian, saiorik txukunen egin zuenari saria eman zioten: Joakin Garmendia izan zen saritua.

.

Jarraian Euskal Herriko IX. Sega Ligako sailkapena:

Neska gazteak:

1. Maider Garmendia
2. Sheila Sarasola
3. Angels Breto
4. Amets Otegi
5. Graxi Elosegi

.

Mutil gazteak:

1. Amaiur Arrospide
2. Arkaitz Gabirondo
3. Iñigo Etxabe
4. Enaitz Agirrezabala
5. Josu Mendizabal
6. Jokin Mikeo

.

Emakume helduak:

1. Alaitz Imaz
2. Ainhoa Mazkiaran
3. Ainara Otamendi
4. Haizea Arruti
5. Susana Lopez
6. Jugatx Agirre
7. Irati Astondoa
8. Garbiñe Elizalde

.

Gizon helduak:

1. Julen Gabirondo
2. Jexux Mari Goenaga
3. Migel Mari Jauregi
4. Bixente Mitxelena
5. Mikel Lizartza
6. Jon Otegi
7. Joxe Atin
8. Joakin Garmendia
9. Koldo Arzelus
10. Pabi Astondoa
11. Arkaitz Sarasola
12. Egoitz Zelaia
13. Suharri Irazustabarrena
14. Urko Galarraga

Euskal Herriko IX. Sega Ligako irabazleak

Tolosaldeko Ataritik jasotako berria eta argazki sorta.

Euskal Herriko IX. Sega Ligako irabazleak
2018-09-14T12:56:52+00:00