Baditu irabazleak Mahala Pilota Desafioak

Banaka, Julen Alberdi eta De La Fuentek jantzi dute txapela, eta binaka, Mata eta Sarasak eskuratu dute garaipena. 

Atzo arratsaldean jokatu dira Mahala Pilota Desafioko finalak Tolosan, lehen jardunaldia Amezketako Larrunarri pilotalekuan ostiralean jokatu ostean.

Igandeko jardunaldiari hasiera lau eta erdiko partidak eman dio. Julen Alberdik mendean hartu du Aitor Zabala 22-2ko emaitzarekin. Ondoren, bi nafar izan dira aurrez aurre frontoi osoan. De La Fuentek irabazio dio Igoari 18-16. Pilota jaialdia bukatzeko, binakako partida jokatu dute. Tanto bakarreko aldearekin, hau da, 22-21 irabazi dute Mata eta Sarasak, Labaka eta Apezetxearen aurkako partidua. 

Berri hau, argazki eta guzti, Tolosaldeko Atariatik jaso eta moldatua izan da.

2018-10-15T15:44:03+00:00