Mahala baserriko ugazabak, Jokin Arrospidek, atari berriaren zergatia eman eta, bide batez, bertara hurbiltzen direnei ongi etorria ematen die.
.
Leaburuko baserritarraren esanetan, atari berrian, “eta gogoko baduzue, baserrian egiten ditugun lanak ikusi ahalko dituzue, ahalik eta gardentasun handienarekin”.
Mahala etxeak esnekiak eta txerri okela ekoizte ditu, “bezeroei ahalik eta produkturik naturalenak eta berme osokoak” emateko asmoarekin. Horretarako, prozesu osoa hartzen dute bere gain, abereak gobernatzetik hasi eta elikagaiak saltzeraino. Modu honetan, “baserriaren bizitzari eutsi nahi diogu, eta lurrarekiko lotura mantendu modu arduratsu eta jasangarrian”.
Gainera, atari berriko EZKARATZA atalean, Mahala etxeko azken berriak ez ezik sukalderako errezetak, herri kiroletako eta bestelako berri eta bitxikeriak aurkituko dituzu. Sartu deitu barik!
Jokin Arrospideren agurra