Ikasi dugunetik erakusteko esnekiekin tailerrak egin ditugu

Bertako produktuen eguna ospatu dute Donostiako hainbat ikastetxek Askora taldeak lagunduta eta Mahalak eskaini ditu tailerrak. Limoidun jogurtak dastatu zituzten ikasleek lehenengo eta esnearekin mamia eta gazta nola egiten diren ikusi dute ondoren. Kuriositatez jarraitu dituzte esnea lantzeko orduan ematen diren pausoak eta ondoren lortzen diren produktuak ezagutu dituzte. Elikadurak beraien bizitzan duen garrantziaz eta gure inguruko lurretan landatu eta hazitakoa jateak duen balioaz jabetu daitezen hainbat ekimen antolatu dira eta ikastetxeek Askora taldearen laguntza izan dute ekimen hau aurrera eramateko.

 

Mahalatik behi esnea eraman dugu eta gatzagia nahastuz mamia egin dugu lehenengo. Postre goxo hau borobiltzeko polen pixka batekin eta lore jangarri batekin apaindu dugu.  Oso prozesu erraza eta laburra du mamia egiteak. Esne epelari gatzagia gehituz bertan sorten den erreakzioaren ondorioz berehala mamitzen bait da esnea.

 

 

Mamia

 

Ondoren Gazta xamurra nola egiten den erakutsi diegu ikasleei. Gazta egiteko prozesua luzeagoa eta konplexuagoa da. Esne epelari gatzagia nahastu ondoren mamitzen utzi behar zaio kasu honetan ere, baina ondoren lortzen dugun mamia hautsi eta zati likidoa eta solidoa banatu behar dira. Zati solidoa (mamia) gordeko da eta likidoa (gazura) bota egiten da. Lortutako mamia moldeetan sartu eta estutu egiten da ahalik eta gazura gehiena kendu eta mami trinkoa lortu arte. Hau lortzen dugunean gazta ontzen utziko dugu hainbat egunez. Lortu nahi dugun gazta motaren arabera egun kopurua aldatu egingo da. Egunero zaindu behar da gaztaren eboluzioa buelta emanez eta bere ontze maila zainduaz.

 

 

 

2021-12-27T11:45:42+00:00