Euskararen aldeko Klika, Korrikarekin

Euskararen aldeko Klika, Korrikarekin –

Mahalan, Korrikaren babesle garen aldetik, goizaldea noiz iritsiko irrikaz gaude, gaur helduko baita euskararen aldeko elkarretaratzea Tolosaldera. Klika, klika, zatoz gurekin Korrika!

Euskararen aldeko Klika, KorrikarekinApirilaren 14ra arte Korrikak hartuko ditu Euskal Herriko kaleak; Tolosaldean, apirilaren 13an egingo zaio ongi etorria; Adunan sartu eta Ikaztegietan agurtuko du.

Euskara maite duten pertsona batek baino gehiagok bihar egingo dute Klika, eta apirilaren 14ra arte, etenik gabeko Korrikan murgilduko dira. Klika egitea, hautu bat egitea delako, kasu honetan, euskararen aldeko konpromisoa hartzea.

Korrika amaitu aurreko egunera arte, apirilaren 13ra arte, ez da Tolosaldetik pasako. Antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, Andoaindik 03:10ak aldera sartuko da eta Adunarako bidea hartuko du. Ondoren, Zizurkil eta Villabona zeharkatuko ditu. Irurara 03:50ak aldera iritsiko da, eta Irura eta Anoetan sartu ostean, Tolosarako bidean jarriko da. 04:15ak inguruan aurreikusten da Tolosan sartzea. Tolosako kaleetatik Ibarrara joko du, eta han sartu-irtena egin ondoren, Tolosara itzuliko da, berriz. Tolosatik irten, eta Alegiako bidea hartuko du, 05:20ak aldean ailegatzeko. Handik Ikaztegietarantz joko du. 05:45ak aldera utziko du Korrikak eskualdea, Legorretara bidean jartzeko, beraz, ia hiru ordu egingo ditu Tolosaldean (Klikatu mapan).

Girotzen joateko, egitarau zabalak antolatu dituzte eskualdeko hainbat herritan, nola aurreko egunetan, hala Korrika pasako den egunean ere. Besteak beste, Altzon, Amasa-Villabonan, Adunan, Anoetan, Baliarrainen, Ikaztegietan, Tolosan eta Zizurkilen hainbat ekintza egingo dituzte euskararen aldeko lasterketaren harira.

Euskararen aldeko Klika, Korrikarekin

KORRIKA, KALEZ KALE

ADUNA

03:10. Andoaindik GI-3610 errepidea. Elbarrena auzoa, Zubitxiki industrialdea. Aduna. Amalkor kaletik Zizurkilera jaitsi.

ZIZURKIL

03:20. Aduna eta Zizurkilgo bidegurutzea. GI-3021 Ibaiondo industrialdea, Bulandegi bidea, Ernio bidea.

VILLABONA

3:30. Ernio bidetik ezkerrera, Kale Berrira. Txermin kalea (Mujika ileapaindegiko kaletik), Villabonako Osasun Zentroa. Ezkerrera, Kale Berritik Arroa kalera. A1 autobidera aterako da, Irurako norabidean.

IRURA

3:50. A1 autobidearen 429 irteeratik Irurara sartuko da, Kale Nagusian barrena, Anoetara.

ANOETA

3:55. Iruratik Anoetara. San Juan kalea, Igerabide pasealekua, Solkorre kalea, Lasarbe kalea, Iturtxulo kalea, Sortalde kalea eta San Juan kalea, eta Argoin kaletik Tolosara.

TOLOSA

04:15. Belate pasealekua, Barrena kalea, Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua, Pedro Tolosa pasealekua, Berazubiko zubia, Martin Jose Iraola hiribidea, Paper kalea, Iurreamendi pasealekutik Amarotz auzora.

04:35, Amarotz. GI-2130 errepidea. Iruña etorbidea. Amarotzeko biribilgunean bira eman eta Amarotz auzora sartuko da. Amarotz auzotik San Blasera.

04:40, San Blas. Igerabide kalea (EPA), Bizkaia kalea, Kondeako aldapan behera, Ibarrara.

IBARRA

04:45. GI-2130 errepidetik Idoiaga kalera. Beko-Bidea bidea (Osasun zentroa), Euskal Herria kalea (Txumitxara arte), San Inazio auzoa, Beko-Bidea bidea, Euskal Herria kalean Tolosarantz.

TOLOSA

05:00. Ibarratik Nafarroa hiribidera. Foruen etorbidea, San Frantzisko pasealekua, Araba hiribidea.

ALEGIA

05:20. GI-2634 errepidetik Alegiara, bide gorritik. Altzo-azpi barreiatua, Errotaldea industrialdea, Aralar bidea, San Juan kalea.

IKAZTEGIETA

05:45. Alegiako GI-2131 errepidetik, Ikaztegietara. San Lorentzo auzoa. GI-2131 errepidetik Legorretara.

.

Tolosaldeko Ataria hedabidetik jaso eta moldatua.

Euskararen aldeko Klika, Korrikarekin Euskararen aldeko Klika, Korrikarekin

2019-04-12T02:07:12+00:00