Esnekiak

Esnekiak –

Aitziber Aizpuruk Azpeitiako Uztarria aldizkariaren 2019ko uztaileko zenbakian idatzitako esnekiei buruzko artikulua dakargu, interesgarria egingo zaizulakoan.

Esnekien kontsumoa duela 11.000 urte baino gehiago hasi zen, esne hartzituarekin. Izan ere, laktosaren eraldaketak laktosarekiko intolerantziaren ondorioak murriztu egiten ditu.

Milaka urte beranduago, mutazio bat agertu zen hainbat giza talderen genometan, eta horrek hartzitu gabeko esnea kontsumitzea ahalbidetu zuen. Gainera, giza talde horiek laktosarekiko tolerantzia Ipar Europara, Asiara eta Ekialde Hurbilera hedatu zuten.

Egun, oso garatuta dago laktosaren kontsumoa mendebaldean –laktosaren tolerantzaia garatu zen lekuetan–. Halere, populazioaren %65ak laktosarekiko intolerantzia du. Haren kontsumoa ez da beharrezkoa, baina ondo toleratzen dutenen artean oso interesgarria izan daiteke, kaltzio iturri baita.

Elikadura giden arabera alda badaiteke ere, eguneko bi errazio gomendatzen dira; batez ere, hartzitutakoak, azukrerik gabeak eta osoak. Zaporez, azukrez eta aparteko osagaiz hornitutako esnekien eskaintza neurrigabearen ondorioz, kontsumitzaileentzat zaila da esnekien bertsio tradizionalak aurkitzea. Jogurra da esne hartzitu arruntena, eta oro har, streptococcus termophilus-ek eta lactobacillus bulgaricus-ek hartzitutako esnea izango da jogurrarena.

Aukeratu bertakoak, aukera egokiak ditugu eta!

Esnekiak

Esnekiak

2019-12-29T15:02:16+00:00