Erdi aroko baserriak: galdutako lokarria

Erdi aroko baserriak: galdutako lokarria –

Hodei Aurrekoetxea gazte erandioarrak “Erdi aroko baserriak: galdutako lokarria” izeneko sarrera idatzi du Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketarako.
Interesgarria izango zaizuelakoan, ZuZeu hedabidetik ekarri dugu gurera.

1500 urtetik aurrerako baserriez ez dakigu ia ezer, bazeudela baizik. Herri arkitektura ondasunean bizirik geratzen diren eraikuntzarik zaharrenak, guztiak dira ordutik honakoak, edo baten bat, urte hori baino zerbait lehenago egina da. Sarritan, baliteke, lehen zegoen eraikuntzaren baten gainean eginak izatea, eta bere izenaz jarraitzea, baina ez dut ezagutzen, lehenengo eraikuntzarik gabeko arkitektura hondakinik daukan etxeren bat.

Egoera antzekoa da Europa guztian. Erdi aroko baserritar etxearen jatorrizko irudia, arkeologi azterketaren edota garaiotako agiri eta arte hondakinen bidez berreskuratu liteke. Tamalez, azkenok, ez dira ugariak Euskal Herrian, eta lehenengoa ez da sistematikoki inoiz ezarri.

Erdi aroko baserriak: galdutako lokarriaZorionez, baserritar etxeari buruz Europako beste toki batzuetan egindako azterketak hain dira berdintsuak, euskal etxearen kasua ere horrela azaldu dezakegu. XII. mendearen azken urteotan baino lehen ez zen harririk erabiltzen etxe eraikuntzetan, eta ordutik honako etxeek, gai ezberdinez osatzen ziren: oso luzeak, eta bitan banatuak horma baten bidez, gizakia eta abereak bereizteko. Eredu honen eskualdeko aldakuntzen ondorioz sortu ziren herrialdeetako etxeak, XIV. mendearen azken aldean bakarrik hasi ziren bere nortasuna hartzen.

Etxeak solairu batekoak omen ziren, harlanduzko eta oholezko goiko itxiturak zituztela. Sabaia, hasiera batean, buztinez nahastutako landarez egina izango zen, baina XIV. mendetik aurrera arabiar jatorrizko teila okerra erabiltzen zen maiz.

Hipotesirik sinisgarrien bezala, etxebizitza bakarreko etxea, Bizkaian XII. mendean sortu zela onartu daiteke eta aldakuntza handi barik iraun zuela, hurrengo mende bietan. Benetako baserria, hau da, gaur egun izen honekin ezagutzen dugun etxe hau, ez zen agertuko XV. mendearen azken aldera arte, eta bere jaiotza, ez datorrela esan dezakegu, antzinako etxearen bilakaeratik, etendura bat izan zen, Erdi Aroko etxebizitza herrikoitik, benetako jauzi handi bat gertatu zen.

Erdi aroko baserriak: galdutako lokarria

Iparraldeko estiloko baserria. Ezaugarri ditu kolore gorri eta zuria.

Baserriek landa eremuko gizartearen ardatza ziren industrializazio aurreko garaian. Esaten da euskaldun nekazari eta abeltzainak, hau da, baserritarrek “zuhaitz” hitz ez zekitela zer zen. Termino hori aurrerago sortu zela. Zer dela eta? Bitxia, ezta? Ba zuhaitz motak ezberdintzen bazekiten. Hainbesteraino, non, guztiak biltzeko hitzik ez omen zuten. Hori dela eta Iparragirre musikariaren “Gernikako arbola”. Euskaldun horientzat, hortaz, zuhaitzak pagoa, aritza, ametza, urkia, lizarra, sagarrondoa, zumarra… eta abar ziren [antzeko zerbait gertatzen da xerra hitzarekin, baina alderantziz. Gaztelaniaz rodaja, rebanada, filete eta loncha esateko, euskaraz hitz bakarra dugu: xerra. Kasu honetan, gaztelaniak ez du termino bakarra. Euskarak ordea denentzat bakarra].

Baserrietan animaliak eta barazkiak lana, emaitza eta bizibide ziren. Beste batzuetan, errota ola edo lantegi ere bihurtu ziren. Baserrien lokarria gaur egungo euskaldunekin abizenetan dirau: Goikoetxea, Aurrekoetxea, Bengoetxea (=Beheko etxea), Urrutikoetxea, Etxeandia, Etxeberria…. Denek “etxe”ri erreferentzia eginez, ziurrenik baserri edo basetxeari dagozkionak. Era berean, Borda, Korta (Kortazar eta Kortabarria), Sala (Salazar eta Salaberria)… baserriaren elementu edo zonaldeari lotuak. Galdutako lokarri, egungo eredugarri.

Erdi aroko baserriak: galdutako lokarria

2021-02-23T12:41:20+00:00