Energia berriztagarriekin gizartearen eta ingurumenaren lagun

Ingurugiroaren jasangarritasuna inoiz baino kontzientzia garbiagoarekin lantzea dagokigu gizarte bezala. Ekonomia zirkularra eta karbono aztarna gutxitzea gure hiztegian sartzea. Jatekoa sortzeko behar dugun energia modurik garbienean sortu eta berrerabiltzea. Horretarako baliabideak aztertzen eta bideragarri bihurtzen urteak daramatzate hainbat erakundek eta eguneroko jardunean txertatzen hasteko garaia dela aspaldi ikusi zuten Mahala baserrian.

Arbasoen jakinduria oinarritzat hartuta, naturatik jasotako lehengaia ahalik eta egoerarik onenean eta ahalik eta gutxien eraldatuta bezeroari eskaintzea izan da Mahalaren xedea. Behien esnearekiko, haragiarekiko eta ingurugiroarekiko errespetua zertan datzan ikasi dute eta beraien ondorengoei  modu jasangarrian lan eginez eta jasotako ondarea bere horretan uzteko konpromezua hartu izan dute bere jardunean Mahalan.

Honez gain, beraien lan egiteko modua da ingurugiroa ere errespetuz zaintzea, lehengaietan, energian eta ur erabileran aurreztea, ahalik eta gutxien kutsatzea alegia. Egindako lanari eta emango diren pausoei esker eragin hau hazten joango da  urtez urte. Birziklagarritasuna, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta karbono aztarnaren eraginak aztertzen eta neurri eraginkorrak bilatzeko lanean ari dira ingurugiro osasuntsuago baten alde apustu eginez.

Pauso txiki batzuk ematen hasiak dira, horretarako teknologia berrien eta teknikarien laguntza jasotzen delarik.

 

Energia berriztagarriekin hainbat pauso

Mahalaren ibilbide guztian zehar bertako produktuaren alde egin izan da apustu. Baserriko animaliak elikatzeko alde batetik inguruko larreak erabiltzen dira eta bestetik erosten diren elikagaiak ahalik eta gertueneko hornitzaileei eta ekoizleei erosten zaizkie. Gertutasunak konfidantza emateaz gain garraioan sortzen den CO2 isurketa txikiagoa izatea eragiten du beste hainbat onuraz gain, inguruko ekonomia bultzatzea, inguruko lurrak landatzea eta bertako nekazaritza bultzatzen laguntzea kasu.

Elektrizitate kontsumoa jaisteko azterketa bat egin da eta honen ondorioz eguzki plakak instalatu eta erabiltzen hasi dira aurtengo martxoan. Datuak jaso eta aztertu egingo dira baina aldaketa honekin atmosferara jaurtitzen den CO2 kopurua jaistea lortuko da.

Eguzkiarekin energia sortu eta ingurumena zaindu

Eguzki plakak teilatuan

Eguzki plakak teilatuan.

Sortzen den energía modu desberdinetan erabiltzeko hainbat garapen prozesu martxan daude eta honek lan prozesu osoan onura aipagarriak ekarriko ditu datozen urteetan.

Ekoizpen prozesuan erabiltzen den ura ere inguruan kokatuta dagoen iturburutik zuzenean hartzen da eta ur hau Mahalan bertan tratatzeko konpromezua hartu da, horretarako araztegi bat eraikiz eta uraren Kalitatea eta isurketen kontrola bermatuz. Ura bestalde energia sortzeko iturri bezala erabiltzea da etorkizun hurbileko asmoa, modu honetan ere energia garbiagoa eta berriztagarriagoa sortzeko asmoz. Ondorioz karbono aztarna gutxitzea lortuko litzateke.

Araztegia

Araztegi bat eraiki da iturburutik ura jaso eta tratatzeko.

 

Ekodiseinua da beste puntu aipagarri bat. Ekodiseinua, ingurumenerako diseinu gisa ere ezaguna, ingurumen-aldagaia produktu industrialen diseinu-prozesuaren irizpideen artean sartzen duen metodologia bat da, hainbat faktoreren tartean ontzien bizi ziklo osoan ingurumen errendimendua hobetzea bilatzen da. Gizartearen kontsumo joera eta ohiturak ikusita produktuekin erabiltzen diren ontziak birziklatuak eta birziklagarriak izatea oso garrantzitsua izango da etorkizunean, baita ontzi hauek ekoizteko modu jasangarriak lantzea eta zabor gutxiago sortzea ere. Mahalan kartoizko ontziak erabiltzen hasteko proiektuan murgilduta daude eta epe motzean merkaturatzea espero da.

 

2023-07-10T08:49:48+00:00