[Sukaldean] Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa –

Hemen duzue aste honetako errezeta, Mahalako gaztarekin gozatzekoa. On egin!

Osagaiak

  • Opil eder bat, bitan irekia
  • 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak
  • 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena
  • Xorta bat oliba olio birjina

.

Errezeta

Antxoa eta gazta ogitartekoaLabe-erretilu batean, grilan ipiniko dugu opila, irekia eta mamia gora begira. Labean edukiko dugu minutu batzuetan, txigortzen hasi arte. Opil erdia labetik atera, oliba olio birjinaz igurtzi eta antxoak ipiniko ditugu gainean. Beste opil erdiaren gainean ipiniko ditugu gazta xerra meheak eta minutu guzti batzuetan edukiko dugu labean, gazta desegin eta azaletik txigor dadin. Bi opil erdiak batu, estutu eta hozten utziko dugu ogitartekoa segundo batzuetan, jaterakoan ez erretzeko.

Ohiko gazta eta antxoa ogitarteko hotzaren bertsio landuago bat da hau, baina bestea ere oso goxoa da. Garaiak aurrera doaz, ordea, eta modu hau zaporetsuagoa da. Molde klasikoaren ildotik jo nahi dutenek, badakite: ogi tartean Idiazabal gazta xerra meheak ipini, haien gainean gatzetan onduriko antxoa xerrak zabaldu, eta listo!

.

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa

2020-05-05T19:26:02+00:00