Zapore berriak, flanak eta bifidus daukaten jogurtak kartoizko ontzietan

Azken aldian Mahalaren eskaintzan zapore berriak txertatu nahian hainbat ikerketa eta proba desberdin egin dira. Betiko ohiturari jarraituz esnea eta fruta nahastuz zapore berriak bilatu dira. Esnea eta arrautza erabiliz arrautza flanak eta gazta flanak eskaintzen dira orain. Bestalde, bifidus daukaten frutadun jogurtak sartu dira aukera berrian.

Mahalaren filosofia eta oinarriei jarraituz, osagai naturalak erabiliz, osagai puruen zapore eta koloreak mantenduz egin dira produktu hauek ere. Beti ezagutu izan ditugun zaporeei leial.

Jasangarritasunaren bidean konpromezuari eutsiz kartoizko ontzietan eskaintzen dira produktu berri guztiak, behin kontsumitu ondoren paperaren edukiontzi urdinera bota daitezkeelarik.

Ardi esnea eraldatu eta mamia egiteko ohitura beti izan dugu Euskal Herriko ia edozein txokotan. Mamiaz gain, jogurtak egiteko aukera ere ematen du ardi esneak eta produktu berrietako bat da ardi eta esne jogurta muxika mermeladarekin. Puxkadun mermelada gozoa topatuko duzu jogurt tartean.

Ardi jogurta muxika mermeladarekin

 

Orain arte egiten ziren arrautzadun eta kakaodun natilen eskaintza zabaltzeko flanak egin dira. Arrautzadun flana eta gazta flana. Nola ez, ezin ahaztu flanek eraman ohi duten karameluarekin. Karamelu gozotan daude flanak.

Arrautza flana. Gazta flana

Jogurtei dagokienez, zapore berriak erantsi nahi izan dira lehendik zegoen eskaintzan. Horrela, naturalaz gain, ahabia, laranja eta hurra duten jogurtak dastatu daitezke orain. Gainera, jogurt hauei dagoeneko ezaguna den bifidus gehitu zaie. Bifidus naturala 500gko ontzietan ere eskaintzen da. Fruta daramate baina ez duzu puxkarik topatuko ahoan.

Bifidus ahabiarekin, bifidus laranjarekin, bifidus hurrarekin

Bifidus naturala

2023-01-24T14:45:57+00:00