Tolosaldea TTk, duatloi denboraldia abian

Tolosaldeko Triathloi taldeak Altsasun hasi zuen duatloi denboraldi berria, martxoaren bukaeran. Mahalaren babesa jasotzen duten mutilak prest dira, aurten ere, aurrean dituzten erronkei ahal bezain ondoen aurre egiteko. Animo!

Duatloi denboraldia abian

Aitor Landa, Andoni Matxain, Asier Capa eta Asier Mujika, irribarretsu.

Martxoaren 23an jokatu zen IX. Altsasuko duatloiak, Aitor Regillaga tolosarra eta Paula del Pozo alegiarra izan zituen garaile. Sprint distantzian jokatu zen; hasteko 5 kilometro egin zituzten korrika, 22 kilometro bizikletan gero, eta beste 2.5 kilometro korrika bukatzeko.

Lasterketan Mahalak babesten duen Tolosaldea TT taldeko lau kirolarik hartu zuen parte, gizonezkoetan: Asier Mujikak bosgarren amaitu zuen, Aitor Landak 28garren, Andoni Matxainek 29garren eta Asier Capak 42garren.

Regillagak Amandarri TT taldea ordezkatuz parte hartu zuen, eta gizonezkoen proban Tolosaldea TT taldeko lau kirolarik parte hartu zuten. Asier Mujikak bosgarren amaitu zuen, Aitor Landak 28., Andoni Matxainek 29. eta Asier Capak 42.

Argazkian ikus daitekeenez, denboraldia grinatsu hasi dute Tolosaldea TTko lagunek. Animo mutilak!

.

Tolosaldeko Atariatik moldatutako berria.

Tolosaldea TTk, duatloi denboraldia abian

2019-04-04T01:54:41+00:00