MAHALA PRODUKTUAK ZINEMAN

Kontu jakina da Woody Allen Donostia inguruan dabilela bere Rifkin’s festival pelikularen grabaketa egiten. Ba, Mahala produktuak azalduko dira pelikularen pasadizu batean. Pelikularen zati bat azoka batean kokatuko da eta azoka hau girotzeko eta atontzeko azoketan egoten diren produktuak behar dituzte. A ze zirrara!

Woody Allenek adierazi duenez “Donostia bere ikuspegitik aurkezu nahi dio munduari” eta bere ikuspegian, dirudienez,  bertako azokek badute bere garrantzia eta xarma. Tolosako azokan larunbatero izaten diren hainbat postu interesatu zaizkio eta bere pelikularen atrezzoa osatzeko egokiak iruditu. Hor izango dira Mahala produktuak eta egun gutxi barru izango da grabaketa. Dagoeneko produktuak prestatzen hasiak gara!

Mahala baserriak bere filosofian bezeroei eta kontsumitzaileari orokorki, ahalik eta produkturik naturalenak eta berme osokoak ematea du helburu. Prozesu osoaz arduratzen da, bere abereen elikaduratik hasi eta produktuak salmenta tokietara iritsi arte. Salmenta puntu hauen artean daude urtean zehar ospatzen diren azoka desberdinak.

MAHALA PRODUKTUAK TOLOSAKO AZOKAN

MAHALA PRODUKTUAK AZOKAN

MAHALA PRODUKTUAK AZOKAN

 

2019-07-31T12:16:38+00:00