Mahala-Geuriak denda zabaldu du orain dela sei hilabete inguru Donostiako Boulevardean. Mahalak betidanik izan du euskararekiko sentsibilitatea, izan ere familia bera euskalduna eta euskalzalea bait da, eta erabaki dute dendan sartu eta, euskaraz eskatuz gero, erositako produktuen balioaren %0,5 euskararen alde inbertitzea, eta aurten ekarpen hori KORRIKAri egitea erabaki dute.
Dendako langileak euskaldunak dira eta lehen hitza beti euskaraz egiten dute. Gainera, txartelak, produktuen izenak eta oharrak idazterakoan euskarari ematen zaio lehentasuna. Dendan lan egiten dutenek balorazio bat egin dute hilabete hauetan dendatik pasa direnetatik zenbatek eskatu duten euskaraz eta portzentaia horren araberakoa izan da egindako ekarpena. Hemendik aurrera ere euskal kulturarekin konpromezu bat mantendu nahi dute eta urtero egingo dute antzeko ekarpen bat beharrean ikusten diren talde, ekimen edo arrazoiren baten alde.
Bestalde, dendan Euska Herrian ekoiztutako produktuak saltzen dira %99an. Honek bertakotasunaren alde egindako ahalegina bermatzen du. Bertaratzen diren guztiak gonbidatuta daude beraz, beraien erosketak euskaraz egitera.
Boulevard aldetik sartu ezkero, izozkiak, kafea, gozagarriak eta jogurt batituak aurkituzko dituzue. Sarriegi plazatik sartuta berriz, sukaldearekin egingo duzue topo, bertako produktuekin prestatutako eguneroko plater bat erosteko. Horretaz gain, Mahalako jogurt, gazta eta txerrikiekin batera Euskal Herriko elikagai desberdinak topatu daitezke bertan. Baita eguneroko esne freskoa eta ogia ere.