Loading...
Historia2018-07-20T11:50:50+00:00

Aspaldikoa da Mahala. Oso aspaldikoa. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz eraiki zuten baserria baina gaur egun ari gara pixkanaka osatzen Mahalaren historia. Mende luzeetan zehar bizitakoa kontatzen hasi zaigu, eta adi, historia benetan interesgarria baita.

Mahalak, hebreeraz, ahula, leuna, atsegina esan nahi du. Nazareteko Jesusen hizkuntzak badu Mahalaren historian garrantzia, hortik baitatorkio bere izena. Tenplarioen ordenak Jerusalemera zihoazen erromesak artatzeko gotorleku eta harrera guneak  eraiki zituen, hauetako bat Nafarroatik zetorren edo Nafarroara zihoan abelbidean, Magdalena izenez (Maria Magdalenaren oroimenez) ezaguna egin zena XII. eta XIII. mendeetan.

800 urte beranduago baserrian oraindik ikusi daitezke garai hartako ateetako harlanduak, troska zaharreko barne leihoak edo defentsa egiturak.

Mahala izena, Madalen Soro edo Madalen erreka toponimoak ere gaurdaino gorde dira.

Arturo Campionen arabera 1261. urtean, Lizartzako arpilatzearen aurretik, Gorritiko gazteluko gobernadoreak, Corbaran de Bidaurre eta beste batzuk “Magdalena de Templarios” ospital zaharra erasotu zuten.

Tenplarioak desagertzen joan ziren eta Mahala baserria eraldatzen… Baina historia horrekin beste batean jarraituko dugu…