1996an hasi ginen baserrian sortzen genuen esnearekin esnekiak elaboratzen, lehenik gaztak, ondoren etorri ziren jogurtak, izozkiak eta bestelako postreak. Baserritik modu naturalean sortzen diren produktuak merkaturatzea izan da betidanik gure helburua eta horrela 2003an haragiak prestatu ahal izateko instalazioak egokitu genituen. Modu honetan gure eskaintza handituz joan gara: esnea, gaztak, jogurtak, txerriki fresko eta onduak, hestebeteak eta azkenekoz izozkiak.