540 kilotan Ibarra hirugarren geratu da

Tolosaldeko Ataria hedabidetik jasotako berria

Txurdinagako kiroldegian 540 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean. Gaztedik bildu zituen puntu gehien, orain arte bezala. Bigarrena Badaiotz izan zen. 

 

540 kilotan Ibarra hirugarren geratu da

Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren azken jardunaldia jokatu zen larunbatean, 540 kilotan. Goma gainean, Laukizko Gaztedi nagusi izan zen, tiraldi guztiak irabazita. 12 puntu horiekin eta aurrez lortutakoekin txapela irabazi zuten bizkaitarrek. Bigarren Badaiotz sailkatu zen. Gasteiztarren ondoren geratu zen Ibarra, Txantrearen aurretik.

540koa amaituta, 500ekoan hasiko dira ibartarrak. Hemen ere hiru jardunalditan erabakiko da txapela, eta lehenengoa, hurrengo larunbatean izango da Berrizen.

.

Gizonezkoak 600 kilotan

600 kilotan lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Txurdinagan. Hemen ere Gaztedi nagusitu zen, 7 puntu pilatuta. Ondoren Beti-Gazte geratu zen 6 punturekin. Murueta izan zen hirugarrena. Ibarra, Berriozar eta Ñapurrak parean geratu ziren, Antsoainen aurretik. Bigarren jardunaldia otsailaren 16an izango dute Berrizen. Finala otsailaren 23an jokatuko da, berriro ere Txurdinagan.

 

2019-02-11T19:26:16+00:00