Jan baserritik
PRODUKTU NATURALAK
Lurraren parte gara. Hemen sortuak eta haziak gara. Mendi eta larreen artean, gure sustraiak ongi errotuta daude eta naturak eskaintzen diguna errespetuz biltzen dugu baserrian. Lurrarekiko lotura mantendu nahi dugu eta nekazaritza osasuntsuaren aldeko apustua egin tokian tokitik. Ereiten duguna, hazten duguna, jaten duguna garelako…
Ongi etorri Mahalara.
Gipuzkoan, Tolosaldeko Leaburun dago Mahala gure baserria. Inguruan ditugun larreak ustiatzen eta kudeatzen ditugu gehienbat gure animalien bazkarako. Behiak eta txerriak betiko moduan hazten ditugu eta beraiengandik lortzen ditugu kalitate eta zapore ezin hobeagoko produktuak. Ekoizten ditugun produktuen prozesu osoa kontrolatzen dugu eta horrela lortzen dugu kalitatearen bermea.
Lehengai onenak
mimoz zainduta
Baserriko betiko filosofia eta lan egiteko erari eusten diogu. Geure baserri eta larreak dira merkaturatzen ditugun produktuen sorburu. Behiengandik esnea lortzen dugu, esnearekin jogurtak, gaztak eta izozkiak egiten ditugu eta soberan geratzen den gazurarekin baserriko txerriak elikatzen dira, baserriko landan aske hazten diren txerriak. Modu osasuntsuan hazten ditugu gure abereak, eurengandik produkturik onenak lortu ahal izateko. Produktuak elaboratzeko garaian lehengaiak behar baditugu gure filosofia eta lan egiteko moduarekin bat egiten duten baserritar eta saltzaileengana jotzen dugu. Hor dago lehengai onenak eta produktu ezin hobeak lortzearen sekretua. Glutenik gabeak dira lortzen ditugun produktuak (izozkien kukurutxoa ezik) eta baserrian erabiltzen diren lehengai guztiak transgenikotik kanpo daude.
Lehengai onenak
mimoz zainduta
Baserriko betiko filosofia eta lan egiteko erari eusten diogu. Geure baserri eta larreak dira merkaturatzen ditugun produktuen sorburu. Behiengandik esnea lortzen dugu, esnearekin jogurtak, gaztak eta izozkiak egiten ditugu eta soberan geratzen den gazurarekin baserriko txerriak elikatzen dira, baserriko landan aske hazten diren txerriak. Modu osasuntsuan hazten ditugu gure abereak, eurengandik produkturik onenak lortu ahal izateko.
Produktuak elaboratzeko garaian lehengaiak behar baditugu gure filosofia eta lan egiteko moduarekin bat egiten duten baserritar eta saltzaileengana jotzen dugu. Hor dago lehengai onenak eta produktu ezin hobeak lortzearen sekretua. Glutenik gabeak dira lortzen ditugun produktuak (izozkien kukurutxoa ezik) eta baserrian erabiltzen diren lehengai guztiak transgenikotik kanpo daude.
Berme osoko produktuak
gure baserrian ekoiztuak
Gure produktuak