Esneki hartzituen aukera zabaltzen ari da azken aldian, hau da, jogurtaren antza duten elikagai desberdinak aurkitu ditzakegu merkatuan. Mahalak ere bere bezeroei aukera berriak eskaintzen dizkie gaur egun. Betiko jogurt naturala, bifidus naturala eta behi esne kefirraren artean aukeratu dezake kontsumitzaileak ohiko denda eta azoketan.
Kultura desberdinek, lurralde desberdinetan eta garai desberdinetan esnea eraldatzeko modu desberdinak erabili izan dituzte, beti ere esnea denbora luzeagoan mantentzeko helburuarekin eta gure organismoan izan ditzaken onurengatik.
Gaur egun, badirudi, jasotzen dugun informazio jarioari esker lanketa berriak egin direla gure inguruan ere eta produktuen gama asko zabaldu dela ondorioz. Hala ere, askotan ez ditugu produktu desberdinak bereizten eta beraien ezaugarriak ondo ezagutzen. Hemen doakizue gida txiki bat:
Mahalak eskaintzen dituen jogurtaren, bifidusaren eta kefirraren oinarria kalitatezko behi esne freskoa da, bera eraldatzeko moduen jarduera egokia, modu naturalean, prozedura osoaren kontrola izanez eta lehengaia balioan jarriz, betiko filosofía mantenduz eta ezagutza garatuz.
JOGURT NATURALA
Gure kultura eta ohituretan zaharrena jogurtaren kontsumoa dela esango genuke. Behi esnea pasteurizatu eta hartzigarria nahastean lortzen dugu. Legez jogurta deitu ahal izateko, esneari Lactobacillus bulgaricus eta Streptococcus thermophilus motako hartzigarriak bakarrik nahastu daitezke. Hartzigarri hauek esnearen azukrea jaten joango dira, azidotasuna igoz eta ondorioz esnea mami bihurtuz. Jogurta lortzen dugunean 10 miloi bakterio izango ditu gutxienez gramoko, hau da, anoa bakoitzean mila miloitik gora bakterio. Bakterio hauek onurak izan ditzakete gure urdailean, hesteetan eta liseriketan orohar.
BIFIDUS NATURALA
Bifidus izeneko produktu bat eskuetan hartzen dugunean jogurt batek dituen osagaiez gain beste bakteria mota bat gehiago izaten du. Bifidobacterium motako bakteria bizi bat presente dago produktu honetan, jogurt ontzitxo bakoitza 12.500 miloi bakterio izatera iritxiko delarik. Bakteria mota hau gure hesteetako mikrobiotaren parte da txikiak garenetik, beraz ez dugu gure gorputzean osagai arrarorik gehitzen, lehendik gorputzean ditugunak aberastu baizik.
KEFIR NATURALA
Esnea kéfir izeneko bakterio multzo batekin kontaktuan sartzen denean hartzitze prozesu bat abiatuko da eta jogurt likidoaren antzeko produku bat lortuko dugu. Kefir bakterio hauek probiotikoak dira, legamia (sinbiosiaren adibidea), lipidoak eta proteinak konbinatzen dituen masa biotiko bat dira, kefiran izeneko matrize polisakarido batean bilduta.
Oso modu teknikoan azalduta, kefirrean dagoen mikroorganismo hau osatzen duten mikroorganismo nagusiak Lactobacillus bakterioak dira. acidophilus eta legamia (onddo zelulabakarra) Kluyveromyces marxianus, zehazki, nahiz eta kefir osatzen duten mikroorganismoen konposizioa aldatu egiten den eskualdeen eta laborantza metodoen arabera. Jogurtaren antzeko zaporea izango du, pixka bat garratzagoa eta karbonatatuagoa izan daitekena. Sistema inmunologikoa indartzen lagundu dezake, baita liseriketa hobea izaten eta esteak babesten ere. Inflamazioaren aurka ere funtzio interesgarria izan dezake.