[Sukaldean] Txokolate beroa

[Sukaldean] Txokolate beroa –

Negu betean, mendi tontorrak elurturik eta giroa hotz dagoela-eta, berotu gaitezen. On egin!

.

[Sukaldean] Txokolate beroaOsagaiak

  • Litro erdia esne
  • Gurina, zati eder bat
  • 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
  • 2 koilarakada azukre beltz

*Lau pertsonentzat

.

Errezeta

Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

[Sukaldean] Txokolate beroa
2021-01-07T16:13:03+00:00