Labean egindako gazta tarta

Behi esnea eraldatzen hasi zirenetik ia 30 urte igaro direnean prozesu berriak probatzen hasi dira Mahalan. Hain ezaguna eta gozagarria den gazta tarta egiteko errezeta sortu dute.

Mahalan egiten dituzten behi gazta eta ahuntz gazta nahastuz eta landako oiloen arrautzekin ore bihurtuz, labean berotu eta Mahalako gazta tarta eskaini dute edozein gozozalerentzat. Ezin muzin egin horrelako eskaintzari!

Mahalako gazta tarta

Momentuz, Donostiako eta Bilboko Geuria dendetan izango da salgai. Bertara gerturatzen denak probatu ahal izango du mokadu goxo bat. Larunbatetan Tolosako azokan jartzen duten postuan ere saltzen dute. Asteko erosketa eginez azokara hurbiltzen denak aukera izango du Mahalan egindako gazta tarta zati bat etxera eramateko.

Mahalako produktuak saltzen diren edozein salpuntutan ere enkarguz eskatu daiteke eta atsegin handiz eramango dute gainerako produktuekin batera .

Glutenik gabeko errezeta da eta askorentzat aukera ederra izan daiteke tripako minik gabe otordua bukatzeko.

On egin!

 

2025-09-30T17:10:33+00:00