[Sukaldean] Krema labean mamitua

[Sukaldean] Krema labean mamitua –

Hemen duzue aste honetako errezeta. On egin!

Osagaiak

  • 10 arrautza gorringo
  • 12 koilarakada azukre
  • 200 g esne
  • 600 g esnegain likido

.

Errezeta

[Sukaldean]  Krema labean mamituaOntzi batean arrautza gorringoak eta azukrea nahasi eta hagaxkez joko ditugu nahastura loditu eta krema zurixka lortu arte. Esnea eta esnegaina berotzen ipiniko ditugu bitartean, baina irakin gabe betiere. Usaina emateko zerbait erantsi dezakegu halaber, nahi izanez gero, kanela adaxka bat, bainila adaxka ireki bat, limoi edo laranja azala, eta baita azafrai izpi erre mehe batzuk ere.

Hasteko, hobe izango da bakarrik probatzea, eta hurrengoan saiatuko gara zaporeren bat ematen. Orduan esne eta esnegain beroarekin nahasiko dugu arrautza gorringo eta azukrearekin eginiko krema, esnea iragazkian pasa ondoan, usaina emateko zerbait erantsi badiogu. Flana egitekoen moduko ontzitxoetan edo portzelanazko poteetan, banakoak, isuriko dugu krema hori, eta ur berotan maria bainuan sartuko ditugu guztiak batera labean, 90ºko tenperaturan, ertza mamitu eta erdialdea dardarati gelditzen dela ikusi arte, hala jokatzen badugu barrutik krematsu eta heze geratuko baita krema hoztean.

Ondoren, mamitzen utziko ditugu labean, 25 bat minutuan, baina erne ibili behar dugu lehor ez daitezen. Gainazalean zarakarra sor ez dakien, banan-banan aluminio-paperez estalita sar ditzakegu kremak labean, eta papera kontu handiz kendu egite puntua neurtzeko.

[Sukaldean] txerri saiheskia labean errea baratxuri, perrexil eta ziapearekin

[Sukaldean] Krema labean mamitua
2020-05-22T15:25:31+00:00