Julen Gabirondo nagusitu da Gipuzkoako Txapelketan
Aurreko astean izan zen Gipuzkoako sega txapelketa eta Mahalak babestutako Mikel Lizartza tolosarra hirugarren gelditu zen. Bulano baserrian ospatuta zen 2021ko “ohiko sega” txapelketa. Gabirondok bere aldetik, bere marka pertsonala gainditu zuen.
Hona hemen Mikelek Gipuzkoako herri kirol federazioarentzat izandako hitzak eta txapelketaren bideoa.
Gehiago ikusi irakurri nahi baduzu, Tolosaldeko Ataritik jasotako kronika jarraian.
Mikel Lizartza tolosarra hirugarren izan da Asteasun jokatutako Gipuzkoako Sega Txapelketan. Bigarren Jon Otegi oiartzuarra sailkatu da.
Gabirondo urnietarra sasoiko dagoela erakutsi zuen atzo goizean Bulano baserriko lurretan egindako lehian. Ohiko eran izan zen txapelketa, hau da, ordubetean zeinek belar kilo gehiago moztu. Gabirondok 4.946,7 kilo moztu zituen, Otegik 4.343 kilo eta Lizartzak 3.795 kilo.
Argazkiak: Leyre Carrasco