Urte bete pasa da Donostiako Boulevardean Mahala produktuen eta euskal elikagai desberdinen saltokia ireki zenetik. Saltoki honetan kalitatezko elikagaiei eta bertakotasunari balioa emateaz gaiz, Mahala baserrian landutako izozki artisauak eskuratu daitezke.
Merkatuak eskatzen dituen zapore ezagunenez gain, Mahala baserrian ekoiztutako jogurta eta gazta oinarri duten izozki aukera andana eskaintzen da. Ikusi zapore guztiak hemen. Izozkiak egiteko baserriko esne oso pasteurizatua erabili da, bere zapore eta elikagai guztiekin.
Mahala baserrian egindako jogurt naturalari fruitu desberdinak konbinatuaz edozeinentzat gustagarri izan daiteken zaporeren bat topatu daiteke:
- Jogurt izozkia
- Jogurt izozkia laranjarekin
- Jogurt izozkia muxikarekin
- Jogurt izozkia ahabi eta amarena motako gereziarekin
Mahala baserrian ekoizten den gazta xamurrarekin egindako izozkia berriz modu honetan konbinatu da:
- Gazta izozkia
- Gazta izozkia frutarekin
- Gazta izozkia piku karamelizatuekin
Izozki hauetaz gain ezin falta betiko zapore klasikoak: Bainila, txokolate, marrubi, hur, kafe edo limoi izozkiak. Baita Mahalan aspaldian ezagunak diren arroz esne edo natila izozkia ere topatu daitezke.
Esnea gustoko ez dutenentzat ere bada aukera mango, marakuia edo ahabi izozkiarekin.
Bada izozokiarekin bakarrik asetzen ez den gozozalerik eta hauentzat izozki pintxoak eskaintzen dira. Ikusi osagaiak hemen.
Donostia inguruan baldin bazabiltzate dastatu eta gozatu izozki bikain batetaz!