Izozkiak! Nork ulertzen ditu udako festak izozkirik gabe? Nork ezagutzen ditu izozkirik gabeko jaiak? Azken urteetan triste xamar joan zaizkigu udak baina aurten festak edo jaiak izango ditugu berriro ere inguruko herrietan eta guztiok pozez gainezka gaude. Emozioak pil pilean ditugu, alaitasuna behar dugu, martxa badugu gorputzean eta jaien berotasuna eta izozkien freskotasuna sentitu nahi ditugu aurten. Izozki festan murgildu nahi dugu! Mahalak kilometro gutxira ekoiztutako izozkiak eskaini nahi dizkizue eta kalitate oneko lehengaiak erabiliz egindako izozkiak, paregabeko jaietaz gozatu dezazuen.
Mahala baserrian egindako izozkiak
Mahala baserrian 2015. urtean hasi ziren bertako esnearekin eta kalitatezko lehengaiak erabiliz izozkiak ekoizten. Urtez urte beraien produktuak garatzen joan dira eta gaur egun hainbat zapore desberdineko izozkiak neurri desberdinetan eskaintzen dituzte. Bakarka jateko, bikotean, familian, edo eta etxean gordetzeko eta tarteka anoa bat jateko, momentuaz gozatzeko aukera ematen dute.
Mahala izozkiak osagai naturalez osatuta daude. Izozkiak egiteko beharrezkoak dira esne on bat, esne gaina eta azukrea. Esne gaina esnearekin ondo lotu ahal izateko egonkortzaileak eta emultsionatzaileak gehitu behar zaizkio. Industria handietan funtzio hau betetzeko hainbat osagai kimiko erabiltzen dira baina Mahalan osagai naturalen bidez lantzeko apustua egin da. Arrautza gorringoa erabiltzen da egonkortzaile bezala eta gelatina emultsionatzaile bezala.
Mahala izozkiak egiteko esnea baserriko ikuiluetatik dator zuzenean. Bertatik lortzen da esne gaina, eta jogurta eta gazta elaboratzen dira. Osagai hauek dira Mahala izozkiak egiteko erabiltzen diren osagaietako batzuk.
Hortaz gain, zapore bakoitzarentzat osagai puruak eta naturalak erabiltzen dira. Hau da, hur izozkiarentzat, hurra besterik ez. Ez lurrin artifizialik, ez koloratzailerik. Osagai hauek ere kalitate gorena dutenak aukeratu dira, bainila, kafea, kakaoa, …
Aurten, deialdi berezi bat egiten dute Mahala baserritik, herrietako jaietan ere bertako produktuak kontsumitzera bultzatuz. Uda sasoian gaudenez, izozkiak eskaintzen dituzte. Ez dago izozki on bat miazkatu gabe jaiak ospatzeko arrazoirik. Mahalak zure eskura jartzen du gutizia hori betetzeko aukera.
Zer antolatu nahi duzu? Herri bazkariak, kuadrilen afaria, elkartean familia otordua, umeen jolasak eta gero merienda freskoa, …
Eskatu izozkiz betetako izozkailua! Zuzenean jai gunera ekarriko dute eta jaien amaieran jaso. Informazio gehiago info@mahala.eus edo 943 670 724. Beste ospakizun mota bat daukazu? Kontatu zer ospatu nahi duzun eta gustora antolatuko dute.