[Sukaldean] Esne merengatu pattarra

 

Sukaldean.eus euskarazko errezetategiaren babesle ere bada Mahala, eta astero-astero bertatik jasotako errezeta bat ekarriko dugu leiho honetara. On egin!

.

Esne merengatu pattarra

[Sukaldean] Esne merengatu pattarra

Osagaiak

  • 800 g esne

  • 200 g esnegain likido

  • Laranja edo limoi azal puska eder bat

  • Kanela txotx bat

  • 175 g azukre

  • 150 g ron

  • Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre

.

Errezeta

10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian. 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean. Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.

Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera. Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi, ongi eragin eta hotz-hotza zerbitzatuko dugu.

.

Errezeta gehiago…

sukaldean - sukaldean.eus

2018-09-07T15:20:11+00:00