[Sukaldean] Baratxuri purea –
Sukaldean.eus euskarazko errezetategiaren babesle ere bada Mahala, eta astero-astero bertatik jasotako errezeta bat ekarriko dugu leiho honetara. On egin!
Baratxuri purea
Osagaiak
-
500 g baratxuri ale
-
3 koilarakada oliba olio birjina
-
Litro laurden pasa esnegain
-
Mutur bat gurin
-
Gatza
.
Errezeta
-
Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su eztian jarri eta, irakitan hasi ordutik beste 15 bat minutuan edukiko ditugu.
-
Xukatu eta harraskan galaraziko dugu hura.
-
Garbitu eta kazola berean erantsiko dugu oliba olioa, su ertainean. Baratxuri xukatuak erantsi eta potxatzen utziko ditugu su ezti-eztian, beste 15 bat minutuan.
-
Orduan erantsiko ditugu esnegaina eta gatza, ximiko bat. Beste 15 bat minutuan edukiko ditugu baratxuriak gozatzen.
-
Haien ostean, xukatu eta irabiagailu baten ontzian sartu ondoren, indar betean xehatuko ditugu baratxuriak egositako esnegaina hari mehean erantsi bitartean.
-
Gurina erantsi, gatz-puntua neurtu eta zerbitzatu egingo dugu purea.
.
Izugarri ona da, erreki bati edo saltsan maneaturiko haragi bati laguntzeko.
.