[Sukaldean] Arrozesne garbia

[Sukaldean] Arrozesne garbia –

Hemen duzue aste honetako errezeta. On egin!

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa)
  • 200 g arroz, pikor biribilekoa
  • Laranja azal bat eta limoi azal bat
  • Kanela adaxka bat
  • 150 g azukre
  • Gatza

.Kazola batean ipiniko ditugu azukrea ez beste osagai guztiak. Sutan jarri, oso su eztian, eta ezti-ezti irakiten utziko dugu, 40 bat minutuan. Horren ostean, erantsiko dugu azukrea, eta irakiten utziko dugu beste 10 bat minutuan, zaliari maiz eraginez, hondoan itsats ez dadin. Ontzi batera aterako dugu guztia, eta utzi egingo dugu hozten, laranja eta limoi azalak eta kanela adaxka atera ondoan. Zerbitzatuko dugu.

Errezeta

Kazola batean ipiniko ditugu azukrea ez beste osagai guztiak. Sutan jarri, oso su eztian, eta ezti-ezti irakiten utziko dugu, 40 bat minutuan. Horren ostean, erantsiko dugu azukrea, eta irakiten utziko dugu beste 10 bat minutuan, zaliari maiz eraginez, hondoan itsats ez dadin. Ontzi batera aterako dugu guztia, eta utzi egingo dugu hozten, laranja eta limoi azalak eta kanela adaxka atera ondoan. Zerbitzatuko dugu.

[Sukaldean] txerri saiheskia labean errea baratxuri, perrexil eta ziapearekin

[Sukaldean] Krema labean mamitua
2020-06-02T01:39:35+00:00