Ardi gazta eta ahuntz gazta helduak gazta eskaintza zabalduaz

1996. urtetik hasita gazta asko egin da Mahalako mendi kaxkoan. Behi esnea pasteurizatu eta ondoren egindako gazta xamurrak nahiz gazta freskoak Euskal Herriko txoko askotara iritxi dira urte guzti hauetan. Garai eta ohitura berriei erantzunez ordea, ahuntz esnearekin eta ardi esnearekin egindako gazta berriak eskaintzen dira behi gaztarekin batera. 

Aurreko gizaldietatik jaso dugu gazta sagar dultzearekin edo irasagarrarekin jateko ohitura. Bai meriendatarako edota postre bezala. Ogiarekin eta intxaurrekin laguntzeko ohitura izan da eta mantentzen da oraindik. Hala ere gaur egun, sukaldari ezagunenek ere horrela diote, ia edozein plateretan sartu daiteke gazta zati bat. Gaztak platerean ematen dituen aukerak amaitezinak dira eta zapore desberdinetako gaztak  probatzeko  joera dago, baita jaki desberdinekin ere. 

Ahuntz gazta helduaAHUNTZ GAZTA HELDUA 500

Ahuntz esne pasteurizatuarekin egindako gazta.

Ondoren 30 egunez ontzen egondako gazta.

Zapore fina, mami koipetsu eta itxiarekin.

 

 

 

 

 

Ardi gazta heldua 225g Queso de oveja maduradoArdi gazta heldua

Ardi latxaren esne pasteurizatuarekin egindako gazta heldua.

Ondoren 15.20 egunez ontzen egondako gazta.

Azalean lizuna sortzen zaio babesgarri bezala bakteria bat erabiltzen delako. Jangarria da. Forma eman zaion saskiaren ehundura mantentzen du azalean.

Mami bigun eta koipetsua du, zulorik gabea. Ikutu garratz eta amoniko puntuarekin.

 

2024-05-29T14:49:50+00:00